Gerezi garaia. Lucio Urtubiaren biografia ilustratua
Editorial TXALAPARTA
Möchten Sie es in der Buchhandlung abholen?
Festland Spanien
- Verlag TXALAPARTA
- ISBN13 9788417065188
- ISBN10 8417065180
- Gegenstandsart BUCH
- Buchseiten 144
- Sammlung AMAIUR
- Jahr der Ausgabe 2018
- Sprache Kastilisch
- Zielgruppe Allgemein / Handel
Gerezi garaia. Lucio Urtubiaren biografia ilustratua
Editorial TXALAPARTA
Möchten Sie es in der Buchhandlung abholen?
Festland Spanien
Buch Details
Teoria ederren zale baino, ekintza-gizona dugu Lucio Urtubia. Haren bizitza etenik gabeko borroka bat izan da, eta, batzuek kontrakoa uste duten arren, ondare hori utzi digu, Lucioren altxorra. Belatzek luze galdekatu du Lucio hainbestetan kontatutako pasadizoen inguruan, ekintzak, lekuak, pertsonak, gertakizunak, atmosferak iruditan zehaztasunez islatu ahal izateko. Hala, bada, cascantearraren biografo ofizial bihurturik, ezagutzen genituen abenturak eta ezagutzen ez genituen beste hainbat pasadizo ere kontatuko dizkigu irudigile iruindarrak. Euskaraz estreinakoz, Cascanten emandako haurtzaroa, lehen banku-desjabetzeak, poliziei iskintxo egiteko asmatutako trikimailuak, familia-kontuak, Citibank banketxearekin egindako negoziazioa, muga-zeharkaldiak Guztia edo ia guztia kontatuko digu Luciok akzioz eta ekintzaz betetako orri hauetan. Izan ere, anarkista menderaezin honek dioen bezala: «Ezer egiten ez duen iraultzaile bat apaiz bat besterik ez da».