Hire bordatxoan. Txipi Ormaetxea omenduz
Editorial UNIVERSIDAD DEL PAIS VASCO
España peninsular
- Editorial UNIVERSIDAD DEL PAIS VASCO
- ISBN13 9788490823057
- ISBN10 8490823057
- Tipo Libro
- Páginas 322
- Encuadernación Rústica
Hire bordatxoan. Txipi Ormaetxea omenduz
Editorial UNIVERSIDAD DEL PAIS VASCO
España peninsular
Detalles del libro
Urte luzez irakasle, irakaskide, lankide, lagun izanik, eta urte luzez Euskal Herriko Unibertsitateko gela-bulegoetan letraz eta tintaz aritu ondoren, ez zen azti-dohain berezirik behar Txipi Ormaetxeari paper idatzizko azala daraman agurtze-oparia egokituko zitzaiola igartzeko. Haren erretiroaren karietara etorri nahi izan du liburu honek, lar belutu gabe. Eta etorri ere, urteotan Txipik eskaini dituen profesionaltasun eta adiskidetasunaren sakapean aterpetu guran etorri da: Hire bordatxoan honetan, izan ere, aitormena eta omena azaltzera hurbildu diren hamaika egileren lanak bildu dira, hala lagunaren giza alderdia azaleratu nahi izan dutenak nola betidanik omenduaren gogoko izan diren arlo akademikoagoko-edo direnak. Ez da hemen falta, beraz, euskal dialektologiari buruzko emaitzarik, euskararen ingurukorik, literaturakorik, historiakorik, etnografiakorik, soziologiakorik... Guztiek nabarmendu nahi dute irakasle eta adiskide on baten itzal luze-zabala. Eta guztiek egin nahi diote gorazarre Txipi Ormaetxeari.