Musker amarruak
Editorial EREIN
España peninsular
- Editorial EREIN
- ISBN13 9788491099284
- ISBN10 849109928X
- Tipo Libro
- Páginas 208
- Colección UZTA GORRIA
- Año de Edición 2023
- Encuadernación Rústica
Musker amarruak
Editorial EREIN
España peninsular
Detalles del libro
Tourek atzean utzi du Bilbo, eta zoriak Las Palmasera eraman du, helburu bakarrarekin: bizirik irautea. Paperik gabekoek bizi dituzten baldintza ziztrinek edozein proposamen onartzera behartzen dituzte, eta kasu honetan, kirol apustuen negozioa izango da diru erraza lortzeko bidea. Kanariar borrokari ekingo dio gure burkinarrak, lagun berri batek, Escaleritasko Muskerra txapeldun ohiak konbentzituta. Baina, erabaki horren ondorioz, Toure dohakabea beste abentura batean nahastuko da, bere bizitza ere jokoan jartzeraino.Arretxek eleberri sozial bat idatzi du berriz Toureren sagako hamargarren atal honetan, boteretsuen gehiegikeriak eta baztertuen egoera zorrotz salatzen dituena. Alabaina, Musker amarruak nobelan, idazle basauriarrak hain berezkoa duen umorea aurkituko du irakurleak, beltz samarra eta ukitu surrealista batekin. Ederki girotutako eszenak dira nagusi, turista arruntek Kanaria uharteetan aurkituko ez dituzten bazterretan kokatuak.