Cesta de la compra

Groenlandiako lezioa

Autor Bernardo Atxaga

Editorial EREIN

Groenlandiako lezioa
-5% dto.    18,40€
17,48€
Ahorra 0,92€
No disponible, consulte disponibilidad
Envío gratis a partir de 19€
España peninsular
  • Editorial EREIN
  • ISBN13 9788475687636
  • ISBN10 8475687636
  • Tipo LIBRO
  • Páginas 176
  • Colección BASOTXO

Groenlandiako lezioa

Autor Bernardo Atxaga

Editorial EREIN

-5% dto.    18,40€
17,48€
Ahorra 0,92€
No disponible, consulte disponibilidad
Envío gratis a partir de 19€
España peninsular

Detalles del libro

Hogeita zazpi hizki konbokatuz, gizartearen zimurretan bizi diren ahots askok hartu du bere txanda liburu honetan: eroak, IHESak jotakoak, fantasmak, egoera zailetan murgilduak, leiendak, poesiak, Euskal Herriko egoerari buruzko gogoetak, narrazioak, eta abar. Testu arteko -hau da, nola kontatu dizkiogu geure buruari munduan ikusi eta bizitakoak- gogoetak eta interpretazioak zoragarriak dira, maila handikoak eta jakinduriaz gainezka datozenak. Hitzak eta esperientziak bat egiten duten une pribilegiatua da jakinduria. Izan ere, liburu hau urte askoren, alfabetoekin borrokan pasatutako urte luzeen ondoren datorren emaitza da. Memorandum bat. Liburu honetan Atxagak bere alfabeto intimoaren puska bat baino gehiago txertatu du. Bertan biltzen dira, beraz, idazlea, artista eta mundu ikuspegia. Lau dohain nagusi nabarmendu daitezke Groelandiako lezioa honetan: ulergarritasuna, sendotasuna, umorea eta abildade komunikatiboa. Goi-mailako gogoetak modu sinple eta ulerterrazean azaltzen maisu da Atxaga; erraztasuna, baina mundu ikuspegi sendo batean dago oinarrituta. Eta, hala ere, orain arte esandakoak ez luke azalduko testu honen zinezko xarma, ez balu oinarrian Atxagak bere-berea duen begiratu berezi hori, gauzei heltzeko ezker esku hori, ikuspuntu inprebisible hori, hain ondorio bitxi eta ederretara bideratu izan gaituena. Ordurarte ezezagunak zitzaizkigun esperientziak antiojo berriez ikusteko aukera prestatu digu Atxagak. Harrigarriena, baina, zera da, mundu horiek -Poeren Gutun ebatsian bezala- begiaurrean zituela irakurleak eta hala ere -edo beharbada horrexegatik- ikustezinak izaki. Eska al dakioke gehiago idazle edo artista bati? Ba, hori guztia gutxi balitz, umorea da irakurleak gehien eskertuko duena. Eleberrietan nekezago gertatzen zaiona, honako honetan baliabiderik aberatsena du Atxagak. Irakurle-mota desberdinei zuzendutako liburua da. Nork bere gustuari jarraituz, seguru aurkitzen duela liburu honetan non gozatu.

Más libros de Bernardo Atxaga