Cesta de la compra

Istorioen Zooa
-5% dto.    18,50€
17,58€
Ahorra 0,93€
No disponible, consulte disponibilidad
Envío gratis a partir de 19€
España peninsular
Envío GRATUITO a partir de 19€

a España peninsular

Envíos en 24/48h

-5% dto en todos los libros

Recogida GRATUITA en Librería

¡Ven y déjate sorprender!

  • Editorial A FIN DE CUENTOS EDITORIAL
  • ISBN13 9788412091441
  • ISBN10 8412091442
  • Tipo Libro
  • Páginas 56
  • Colección HU #5
  • Año de Edición 2020
  • Idioma Gallego
  • Encuadernación Cartone
  • Audiencia Infantil / Juvenil
  • Rango Edad de interés, años Desde 8

Secciones

Gallego
-5% dto.    18,50€
17,58€
Ahorra 0,93€
No disponible, consulte disponibilidad
Envío gratis a partir de 19€
España peninsular
Envío GRATUITO a partir de 19€

a España peninsular

Envíos en 24/48h

-5% dto en todos los libros

Recogida GRATUITA en Librería

¡Ven y déjate sorprender!

Detalles del libro

ERRONKA HANDIA
Zortzi urte nituela gertatu zitzaidan oraintxe kontatuko dudana. Orduan ere Giacomo deitzen zidaten, noski, orain bezala, baina eskolan bakarrik:
?Riva Giacomo.
?Hementxe!
Etxean, etxekoek, eta kalean, lagunek, Mino deitzen zidaten, besterik gabe.
?Mino, egin etxekolanak.
?Mino, ekarri esnea.
?Mino, ba al zatoz jolastera?
Azken hori Riccardoren ahotsa da, nire lagun minarena. Riccardok mesede besterik ez zidan egiten, besteak beste, arreba nagusi bat zuelako, eta hark laguntzen ziolako zinemara, Luna Parkera, zoora. Erraza zen amak Riccardorekin joateko baimena ematea: arreba zentzudun-zentzuduna zuen, eta auzoko ama guztiak fio ziren hartaz. Carla zuen izena, eta txirikordatuta izaten zuen ilea, baina horrek berdin dio. Carla segituan desagertuko da gure kontakizunetik.
Behin, Carlak zoora lagundu zigun, eta hantxe bota zidan Riccardok erronka:
?Ezetz ausartu gaua hemen pasatzera.
Tigrearen kaiolaren parean geunden. Carla aurreraxeago joana zen. Hanka gainean lotan zegoen piztiari begiratu nion, eta sumindu egin nintzen Riccardoren susmoagatik.
?Ni? Baietz zu beldurtu. Txakurrekin ere beldurtzen zara eta.
?Nola? Zer esan duzu? Txakurren beldur naizela ni?
Eta abar, eta abar. Ez naiz hasiko eztabaida osoa kontatzen, baina luzea eta bizi-bizia izan zen. Carlak oinez jarraitzeko esan zigunerako, hartua genuen erabakia. Zer ausartak ginen erakutsiko genion elkarri, zooan geratu eta gaua hantxe igarota, geuk bakarrik, tigreekin eta pantera beltzekin.

Istorioen zooa honetan ere, Rodari gizakiaren miseriez eta itxaropenez mintzo zaie umeei, hizkera soil baina irmoan mintzo ere. Liburu honetan deskribatzen dituen alegiek agerian jartzen dute gure espezieak, sortu zenetik, berekin izan dituen itzalen sorta zabala: inbidia, iruzurra, indarkeria, jeloskortasuna Oraingoan, zoo bateko animaliak dira kontalariak, munduko zapalduen, iruzurra jasan dutenen eta errugabeen ordezkari.
Hizkeraren eta harekin loturiko fantasia-jokoen berritzaile ukaezina izateaz gain, Rodari kontzientzien berritzaile ere bada, agerian jartzen baititu, bere luma zorrotzaz, bere obrak idatzi zituenez geroztik handitu baino egin ez diren arazoak: giza espezieak animaliekiko tratuan duen harrokeria --eta gutxiespen-- lotsagarria, espezieen desagertzea, ustelkeria politikoa Haren asmoa, behin eta berriro esan zuenez, ekitera bultzatzea izan baitzen, eta obra honetako ipuin batean ere adierazten du hori: ?Oker dauden gauzak zuzendu nahi badira, norbaitek hasi behar?. Eta Rodari hasi zen, hasi zenez!
Walter Post Villacorta, irakaslea.

Secciones

Gallego

Más libros de Gianni Rodari