Si, Acepto
Esta web utiliza cookies para obtener datos estadísticos de la navegación de sus usuarios. Si continúa navegando consideramos que acepta su uso. Leer más

Waluk 2. Bidaia Handia

Miralles, Ana / Ruiz Rodríguez, Emilio
Waluk 2. Bidaia Handia
Waluk 2. Bidaia Handia

Waluk 2. Bidaia Handia

Miralles, Ana / Ruiz Rodríguez, Emilio
16,00€
Consulte disponibilidad

Waluk eta Eskimo lagun banaezinak dira. Waluk hartz gaztea da, eta Eskimo, oso zaharra. Bien artean, modua topatu dute inguru guztiz bortitz batean bizirauteko: baten bizkortasuna eta bestearen eskarmentua batzea. Eskimok iparralderago joatea erabaki du, ehiza-leku hobeen bila. Horretarako, itsasoa zeharkatu behar dute. Walukek igeri egitea zoragar...
[Leer mas...]


Descripción

Waluk eta Eskimo lagun banaezinak dira. Waluk hartz gaztea da, eta Eskimo, oso zaharra. Bien artean, modua topatu dute inguru guztiz bortitz batean bizirauteko: baten bizkortasuna eta bestearen eskarmentua batzea. Eskimok iparralderago joatea erabaki du, ehiza-leku hobeen bila. Horretarako, itsasoa zeharkatu behar dute. Walukek igeri egitea zoragarria dela deskubrituko du, baina ezin du susmatu zein luzea izan daitekeen Artikoko bidaia. Zenbait egunez jan gabe eta lo egin gabe egon ondoren, izotz puska batean babestuko dira, akiturik, eta izotz horrek eramango ditu, salbamendu-txalupa bat bailitzan, paisaia berri eta guztiz mortu batera...

Astiberrik 2017an argitaratu zuen Waluk lanaren jarraipena da 'Waluk 2. Bidaia handia' hau. Saileko lehen liburukia Frantzian, Brasilen eta AEBetan ere argitaratu dute, eta bigarren hau, Teresa Valero komikigileak adierazi duen moduan, mota eta adin guztietako irakurleei zuzenduta dago, zeren ?krisian den mundu batean bizirauteko borrokan ari diren hartz zurien istorio hau geure istorioa ere bai baita. Eskimo zaharraren nekea eta samurtasuna gure aitita-amamenak dira. Valkia hartz-amaren indarra gure amen indar bera da. Eta Waluk txikiaren poza, nekeak eta itxaropenak gure gazteenak dira. Gure mundua da ahitzen ari den mundu hori.

Características

Autor/es
ISBN10
Tipo
Páginas
Colección